Archive

Author Archive

Nire Web Komunikazio Plana: El Terrat

December 22, 2010 Leave a comment

El Terrat ekoizpen-etxearen web komunikazio plana aztertu dut.  Andreu Buenafuentek sortu eta zuzendutako enpresak honek Facebook-eko orrialde eta talde bat, 5 Twitter kontutik gora, 5 blog, webgune informatibo bat, webgune korporatibo bat eta nola bait harremandutako 7 webgune dauzka, besteak beste.

Sare sozialen arloan, Anna Farmeryk dio  sare sozialak enpresen estrategien barne izan beharko lirateke.  El Terrat-ek hala egiten du, F

acebook-eko talde eta orrialde baten bidez,  eta Farmeryk esandakoa modu honetan betetzen du:  kontsultak erantzun eta aholkuak ematen dituzte (Horman edo Kutxan) horrela bezeroaren dudak argitu, hauekiko harremana estutu eta hobetu, eta bezero hauek honen guztiaren hitza zabaltzea lortuz. Gainera, RSS feed bidez jarraitzeko aukera era luzatzen dute eta bezeroen iritzia hain argi eta garbi eskura izanez, euren produktu eta zerbitzuak hobetzeko aukera dute. Read more…

Nik aukeratutako irakasgaia: Higher English for Communication

December 13, 2010 Leave a comment

Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Modernoak, Ingelesa karrerako bigarren urtean, Higher English for Communication irakasgaiako programak,  Sam McCarter autorearen Ready for IELTS darabil testuliburu gisa.

Sam McCarter Erresuma Batuko Exeter Unibertsitatean graduatu zen Latin klasikoa eta Grekoan. Iraskuntza eta  freelance idazle gisa aritu da bere karreran zehar. Irakasle bezala, London-eko Southwark  Central Collegen ari da Ingeles akademikoa eta medikuentzako komunikazio gaitasunak erakusten. Idazle bezala, freelance editore bezala aritu da medikuntza arloan, WHO, UNHCR eta Gurutze Gorria bezalako beste hainbatentzat. Bere lanik garrantzitsuena ikuspegi honetan, ordea,  Welcome Trust-ek ekoiztutako Tropical Medicine-i buruzko CD-ROMen glosategien editore aholkulari bezala izan da. IELTS-erako ere hainbat testuliburu idatzi ditu. Besteak beste, IELTS, Ingeles akademikoa, medikuntza arloko Ingelesa / ESP eta irakaskuntza metodologia (gaitasunak eskuratzea eta fikzio orokorra, batez ere ipuin laburrak) ditu idazgai nagusiak. Read more…

Facebook, sare sozial hutsa?

November 16, 2010 Leave a comment

Facebook Marck Zuckerberg-ek 2004an sortutako webgune sozial bat da, egun  500 miloi erabiltzaile aktibo baino gehiagorekin. Rebeca Yankeren esanetan, sare sozialen aplikazio enpresarialak “Net Generation” deritzon gazte belaunaldi batekin bat egiten du. Hauok arrakasta lortu nahi dute eta horretarako beharrezko tresnak ezagutzen dituzte, Facebook hauen artean dagoelarik. Hori dela eta, sare soziala baino zerbait gehiago al da Facebook? Read more…

%d bloggers like this: