Archive

Author Archive

Bigarren Karlistada

June 27, 2012 Leave a comment

Bigarren karlistaldia teorikoki 1846 eta 1849 bitartean izan zen arren, askok hirugarren karlistaldiaren parte kontsideratzen dute. Izan ere, guda baino gehiago kataluniarren matxinada bat izan zen, bere egoera sozial eta ekonomikoa salatzeko.

http://cdn.dipity.com/uploads/events/8d530f80ff380812242f7e613643dea8_1M.png
Bigarren gerra karlistan edo Matinersen gerran, Katalunia egoera zailean zegoen. Eskualderik behartsuenetan gosea zegoen eta kataluniar industria krisia pairatzen hasi zen. Hau gutxi balitz, gobernuak nahitaezko zerbitzu militarra ezarri zuen, Kataluniari hain beharrezko zuen langile gazte barik utziz. Hala ere, teorikoki, Isabel II.aren eta Karlos VI.aren bitarteko ezkontza galarazteko helburua zuen matxinadak. Karlistek eta baita moderatuek ere ezkontzaren aldekoak ziren. Erreginak, ostera, Frantzisko Assis eta Borboikoa ezkondu zuen.
Matxinada 1846ko irailean Katalunian hasi eta Galiziara zabaldu zen. Matxinatuak gerrilla erara antolatu ziren, talde txikietan mugituz ondo ezagutzen zuten inguruetan. Gerrillak hainbat ekintza egin zituen armada isabelinoen aurka, baina benetako eraginik gabe (kontutan hartu behar da 2.000 gerrillari 40.000 soldaduren aurka hari zirela).

http://cdn.dipity.com/uploads/events/764c915d0a945fff4043edc35ee40178_1M.png

Orduan, Europan 1848ko iraultza demokratikoak martxan zeuden eta Maria Kristina Borboikoak Ramon Narvaezek egindako konstituzioa atzera bota zuen. Narvaez-ek berak kontrolatu zuen matxinada Galizian eta Fernando Fernandez de Cardovak, bertoko kapitain jenerala zena, kataluniarrak menderatu zituen. Ofizialki matxinada 1849ko maiatzaren 14ean amaitu zen, frantziar tropek oinordeko karlista atxilotzean. Ekainean, amnistia eman zieten karlistei eta erbesteratuak itzuli ziren.
Guztira, gudan 3.000 eta 10.000 hildako bitartean izan ziren.

Bibliografia:


Categories: Uncategorized

Euskal Hizkuntza

June 16, 2012 Leave a comment

Hautatu dudan irakasgai hau, nire unibertsitateko bigarren mailan dudan irakasgai bat da. Hautaketa honen arrazaoia, bertan egiten ditudan lanen interesak du zer ikusi asko, izan ere, aurten hainbat lan desberdin egin ditugu eta oso interesgarriak nire ustez. Blog honetan aztertuko duda hain zuzen, Egiptoko mitologiari buruzkoa da, bertako jainkoei garrantzia emanez.

Egiptoko Mitologia

Egiptoko mitologia Kemet-en jaio zen (antzinako Egipto), dinastien eta kristautasunaren bitartean.

Egiptoko herriaren sorrera:

Egiptoko mitologia, mundu mailan sortu zen mitologia zaharrenetarikoa da eta mito hauek egiptiarren cosmosan zeukan lekua azaltzeko sortu zen. Horretako naturan begiratu zuten eta bertatik aterako zituzten beraien sorkuntza azalduko zuten elementuak: naturaren jainkoa, zeruarena, eguzkiarena,izarrena eta batez ere Nilo ibaiarena.

Izan ere, Egiptiarrek munduarenganako zeukaten ikuspuntua beraien inguruan zeukaten elementuena zen: lur emankorra bat basamortu eta erreka batekin. Hau dela eta, beraientzat munduak 3 atal zituen:

- Zerua: Nut zen zeruaren jainkosa eta berak sinbolizatzen du zeruaren irudia.

- Lurra: Gizakien etxea. Geb da lurraren jainkoa.

- Hil da geroko aroa: Horus eta Osiris dira bertako jainkoak.

Jainko eta jainkosak garrantzitsuenak:

  • Amon: Jainko nagusia da. Hasiera batean airearen jainkoa zen, baina gero Rar-ekin bateratu zen, Amon-ra izenpean. Bere gurtzaren goren gunea k.a. 2000 eta 1780 artean izan zen, XII dinastian. Ahari burua eta gizon gorputzarekin irudikatzen zen, baita faraoiaren aurpegia bi ahari adarrekin ere.
  • Ra: Eguzkiaren jainkoa da. V. dinastiatik aurrera (k.a. 2400 aldera) bere estatusa jainko nazionalera igo zen eta geroago Amon jainkoarekin bateratu zen, Amon-Ra bihurtzeko, egiptiarren jainko nagusia.
  • Isis: Jainkosa honen izen egiptoarra Ast zen, tronu esan nahi duena. Mitologikoki garrantzitsuagoa zen Osirisen emazte eta arreba eta Horusen ama bezala, eta ereduzko ama eta emazte bezala gurtua izan zen.
  • Osiris: Egiptoar mitologiako jainko baten izen greziarra da. Berpizkundearen jainkoa, emankortasun eta Niloren berritzearen ikurra zen. Nekazaritzaren jainkoa, egiptoar mitologiaren hildakoen auzitegia zuzentzen zuen.
  • Horus: Horus garaia zerutar jainkoa da Antzinako Egiptoko mitologian, Egiptoko zibilizazioaren abiarazletzat jo zitzaion.
  • Matt: Maat, Egia, Justizia eta Harmonia kosmikoaren ikurra. Funtsean, maat, justizia unibertsalaren, kontzeptu abstraktu bat da, munduan, bere sorreratik nagusi diren eta mantendu beharrekoak diren oreka eta harmonia kosmikoarena. Batzuetan, maat kontzeptua, jainkosa bat gehiago bezala irudikatzen zen, baina, dirudienez, hau, arrazoi alegorikoengatik izan zen, Maat jainkosak ez baitzuen parte-hartze gehiagorik izan egiptoar jainkoen saga mitologikoetan eta.
  • Ptah: Ptah “Magiaren Jauna” egiptoar mitologiako jainko sortzaile bat da. “Irakasle eraikitzailea”, igeltserotzaren asmatzailea, arkitekto eta artisauen patroia. Botere sendagarria ere bazuela esaten zen. Antzinako Inperioaren garaian, jainkorik boteretsuena zen, Menfisen botereari lotua, baina, denborarekin, nabarmentasuna galdu zuen Ra eta Amonen aurrean.
  • Dyehuty: Tot, Thot edo Toth (grezieraz). Egiptoar mitologian, jakinduriaren, idazketaren eta musikaren jainkoa eta Ilargiaren ikurra da. Dyehuty jakinduriaren jainkotzat hartua da, eta gainontzeko jainkoenganako agintea du. Idazkeraren asmatzailea ere izan zen, eskriben, arteen eta zientzien patroia. Idazkeraren jainko bezala, hitz guztien asmatzailea zen, hizkuntza ahoskatuarena.

Bibliografia:

Categories: Uncategorized

Nortasun digitalak

June 16, 2012 Leave a comment

Erabiltzaile bat Interneten sartzean eta ohiko ekintzak egiten hastean, posta elektroniko kontua ireki, sare sozialak erabiltzen hasi, edo beste abarretan, bere nortasun digitala mamitzen hasten da. Bere ekintzekin, sareko hainbat tokitan arrastoa uzten hasten da. Posta elektronikoa bidali, blog bateko sarrera bat idatzi, lagun bati erantzun; egunero egiten den jarduera arrunta da. Horrek guztiak erabiltzailearen sareko nortasuna osatzen du.

Pribatutasuna

Sare sozialak ezagunak egin aurretik ere pribatutasunaren arazoa bazegoen; horien erabilera hazteak, hala ere, handitu egin du. Sareetan ematen den informazioarekin kontuz ibili behar da; izan ere, norberaren bizitzaren zati bat guztien esku jartzen ari baita. Horrek ez du esan nahi ezer jarri behar ez denik, baizik eta norberak kontziente izan behar duela jartzen duen horretaz. Duela gutxi arte Facebook-ek erabiltzailearen informazio osoa gordetzen zuen, kontua ezabatuta ere. Horrek zalantzan jartzen du erabiltzailearen pribatutasuna. Horrez gain, bakoitzak jartzen duen edukiarekin, erabiltzaile soslai bat osatzen ari da. Hori, ondoren, marketin eta salmentarako sekulako baliabidea izan daiteke. Horregatik izan behar da kontziente ematen den informazioaz.

Nortasuna lapurtzea

Aurrez aipatu bezala, gero eta gehiagotan gertatzen ari da nortasuna lapurtzea. Normalean posta elektronikoaren kontuan eta sare sozialetan egiten d,a eta erabiltzailea leku txarrean uzteko izaten da. Askotan kontu horiek berreskuratzea oso zaila izan ohi da, lege aldetik ez baitago oso argi kontua. Hori dela eta, askotan erabiltzaile biktimak kontu berri bat ireki beste erremediorik ez du izaten.

Mota honetako ekintzen biktimak, sarean jarduera oso aktiboa duten erabiltzaileak izan ohi dira. Horretarako, sarean utzitako arrastoak jarraitu ohi dira. Esate baterako, ohikoa ez den ordenagailu batetik posta kontua atzitzeak uzten duen arrastoa nortasuna lapurtzeko abiapuntua izan daiteke. Kasu horietan, ordenagailuan informaziorik ez uztea komeni da, noski.

Iritzi pertsonala:

Nire ustez gaur egun, denok edo ia denok naukagu beste nortasun bat, nortasun digitala. Nortasun honi esker komunikatu eta gure intimitateak kontatzen ditugu, hori dela eta kontu asko izen behar dugu segurtasunarekin. Nire kasuan adibidez, noratsaun lapuerketa hoenen biktima bat izan naiz eta nitaz pasatu ez ziren arren ez izan nintzen sartu dembora luzez nire nortasun digital horren barruan. Dituan arrisko guztiak jakin harren, gaurko gizartean beharrezkoa den zerbait dela uste dut, eboluzioaren parte.

Bibliografia:
-www.gara.com

-http://www.nortasundigitala.net/

-

Categories: Uncategorized

Fito y Los Fitipaldis

June 16, 2012 Leave a comment

Fito & Fitipaldis Euskal Herriko rock musika taldea da, 1990eko hamarkadaren amaieran sortutakoa eta nolabait Platero Y Turen ondorengoa dena eta horren oihartzuna gainditu egin duena, etxean eta kanpoan arrakasta handia lortuta.

Musika talde honek, hainbat estilo desberdin joten ditu. Besteak beste, Rock and roll, blues, swim eta soul beste askoren artean.

Taldekideak:

  • Adolfo “Fito” Cabrales: Ahots nagusia, gitarra elektriko eta akustikoa.
  • Carlos Raya: Gitarra elektrikoa, slide eta pedal steel.
  • Javier Alzola: Saxofoia.
  • José “El niño” Bruno: Bateria.
  • Candy Caramelo: Baxua eta koruak.
  • Joserra Semperena: Hammond eta pianoa.

Diskografia:

  • A puerta cerrada, (1998).
  • Los sueños locos, (2001).
  • Lo más lejos a tu lado, (2003).
  • Vivo… para contarlo, (2004).
  • Por la boca vive el pez, (2006).
  • Dos son multitud, (2008), zuzenean Andres Calamarorekin.

Sare sozialak
Gune honetan, Fito y los Fitipaldis musika taldeak dituen sare sozialak aztertuko ditugu. Batez ere Tuenti, Facebook eta Twitter erabiltzeko duten modua.

Tuenti

Estatu mailan Tuentik duen arrakasta dela eta, musika talde honek bere kontu propioa era badu. Sare soziale honen bitartez, Fito y los Fitipaldis-ek bere kontzertu,ekitaldi, disko eta abar luze baten berri ematen digu.

Facebook

Tuentiren kasuan bezala, musika talde honek bere berriak helarazten dizkigu Facebook-en bitartez. Hala ere esan beharra dago, informazio gehiago lortu dezakegula Facebook-en bitartez, sare sozial hau bai estatu mailan eta bai mundu mailan beste guztiak baino famatuagoa eta erabiliagoa baita.

Izan ere, Facebook-ek 600 milioi erabiltze baino gehiago ditu gaur egun eta oso erabilgarria da denentzat. Bertan, Fito y los fitipaldis taldeak atal desberdinetan banatzen du informazioa. Lehenik eta behin, taldearen buruzko informazioa orokorra dauka: generoa, taldekideak…Orrialdearen hasikeran, taldearen argazki batzuk ere baditugu, batez ere kontzertu desberdinetan ataratakoak. Horrez gain, orrialde honetan ekintzen berri daukagu “eventos” estekaren barruan eta bideo desberdinak ere ikusi ditzakegu.Azkenik esan beharra dago, orrialde honek 521.285 jarraitzale dituela eta 8.301 pertsona talde honiburuz hitzegiten ari dira.

Myspace

Beste sare sozilen moduan, Myspace-n ere talderi buruzko berriak ematen dizkugute baina orrialde honek beste berezitazun batzuk ditu. Izan ere, orrialderen hasikerako arbelean, taldearen abesti famatuenak ikusi ditzakeguz. Horrez gain, beste esteko batzuk ere baditu non taldearen buruzko hainbat informazio daukagu. Hala nola, argazkiak, bideoak, ekintzak…
Microblogging

Twitter

Microblogging-ean aritzeko hainbat tresna dauden arren, azkenengo urteetan indar asko hartu duen sare soziala erabiltzen dute musikari hauek. Izan ere, sare sozial hau gero eta ospetsuagoa den heinean, gero eta jende gehiagok erabiltzen du eta Fito y fitipaldis taldea horietako bat da. Gainera, taldearen egunerokoaren berri daukagu, beste bi sare sozialek eskeitzen ez digutena.

Blibiografia

Kanpo loturak

Beste datu batzuk

http://www.youtube.com/watch?v=_eL-Nv-cf0I

Categories: Uncategorized

Henry Moore

Henry Moore, 1898. urtean jaio zen, Castleford izeneko herri batean.
Bere aitak harrobi bateko ingeniaria zen eta asko gustatzen zitzaizkion musika, literatura eta artea, gerora bere semeen hezkuntzan eragingo zuena. Henry Moore-ek beste zazpi neba-arreba zituen “Henry Moore y el inquietante infinito” liburuak jakinarazten digun moduan.
Txikitatik, eskultore zaletasuna erakutsi zuen, baina bere aitaren desioak errespetatuz herriko eskolan ikasi zuen (1902-1910). Eskola honetan, buztina erabiltzen eta zura lantzen ikasi zuen, bere alorrean oso oinarrizkoa izango zena. Eskulturan zeukan trebetasuna ikusita, bere irakasleak artista bat bihurtzera bultzatu zuen nahiz eta bere aitak ez zuten nahi. Horrez gain, eskola honetan bere herriko eliza gotikoko eskulturak aztertzen hasten da eta hauetaz interesatzen.
1915-1916 urtean artean, bere herriko eskolan lanean hasten da maisu bezala, bere aitaren ametsa egi bihurtuz.
1917 ordea, Ingalaterra defendatzeko deitzen diote lehenengo mundu gerran, Moorek 18 urte zituelarik. Gerra honetan. Londreseko 15 erregimentuan hartu behar izan zuen parte eta Belgikan (Cambraieko gudan), eraso baten jaurtitako gasekin intoxikatu zen. Ondorioz Ingalaterrara bueltatu behar izan zen.
Gerra amaitu ondoren, Gobernuak emandako diru laguntzen esker, “Leeds-eko Arte Eskolan” izena eman ahal izan zuen.
Bi urte geroago, 1921-an hain zuzen, Henry Moorek beka berri bat eskuratzen du, oraingoan Londreseko “Royal College of Art” bere arteko ikasketak jarraitzeko. Hiriburu honetan “British Museum”-eko eskultura arkaiko eta klasikoak aztertzen ditu. Etapa honetan, arte mota desberdinengandik interesatzen da bere ibilbidean asko eragingo duena. Besteak beste, eskultura egiptiarra, etruskoa eta kolonaurrekoa aztertzen ditu eta Henri Gaudier-Brzeska bezalako artistengandik interesatzen da.

1925ean Moorek Paris, Italia eta Espainia bisitatzen ditu,eta bertan berpizkundetik kubismoraino estiloen obrak aztertzen ditu. Arte primitiboa, klasikoa eta lehen modernitatearen eraginak berriro aztertuko ditu Moorek, humanismoz beteriko estilo pertsonala sortuz. Bertan, “Miguel Angel”-en eskultura ugari aztertzen ditu, hau bere ereduetariko bat izanik. Etapa honetan, Royal College of Art”-eko maisu izendatzen dute eta gorputz osoko lehenengo eskulturak egiten hasten da.
1926an bere lehengo erakusketa egiten du. “Saint Georges” galerian errealizatzen du eta puntu honetatik aurrera, hainbat erakusketa burutzen ditu bere artea aldatzen doan heinean. Honek guztiak, oso famatu egiten du eta ondorioz makina bat sari eta kargu eskuratzen ditu. Hauetariko batzuk dira:

• Leeds-eko unibertsitateko ohorezko doktorea (1945)
• Veneziako eskulturaren sari internazionala (1948)
• Londreseko Unibertsitateko ohorezko doktorea (1953)
• Cambridge unibertsitateko ohorezko doktorea (1959)
• Oxford unibertsitateko ohorezko doktorea (1962)
• Ingalaterrako arte kontseiluko partaide (1963)
• Umberto Biancamano saria (1973)

Bibliografia:

  • Joan Pratsdel Marquet. Galeria Joan Prats – Retrieved  from: “Henry Moore y el inquietante infinito” (1979) ( 27/06/2012)
  • John Hedgecoe. Collins & Brown- Retrieved from: “A monumental vision: the sculpture of Henry Moore” (1998) ( 27/06/2012)
Categories: Uncategorized
%d bloggers like this: