Archive

Author Archive

Tropela Elkartea: Txirrindularitza internet bidez hedatuz

Tropela 2005eko martxoan txirrindularitzaren inguruan sortutako elkarte bat da. Bere jarduerarik nagusiena lehiaketak dira eta elkartea sortutako urte berean izan zen lehenengoa, Frantziako Tourraren gainean, eta ordutik aurrera, Euskal Herriko Itzuliaren, Italiako Giroaren, Frantziako Tourraren, Espainiako Vueltaren eta Munduko Txapelketaren inguruan lehiaketetan parte hartzeko aukera ematen digu Tropela Elkarteak. Urte horietan webguneak hainbat aldaketa izan ditu teknologia berriei ahalik eta hobekien egokitu eta modu horretan bazkide eta erabiltzaileek ahalik eta zerbitzu onena emateko. Read more…

“Eskuara, Eskuara, jalgi hadi plazara” B. Etxepare 1545. urtea

Deustuko Unibertsitatean bi ikasturte daramatzat eta beste hainbeste falta zaizkit burutzen ari naizen Euskal Filologiako gradua amaitzeko (dena ongi joateren kasu hipotetikoan jarrita, noski). 2009a aldaketa unibertsitarioen urtea izan zen dudarik gabe, izan ere, plan berria sartu zen egindako ikasketen balioa Europa osora zabaltzeko helburuarekin eta honek aldaketa asko eta nabariak ekarri dizkigu.

Lehen lizentziatura zena, orain gradu bihurtu da eta hori ez da izen aldaketa huts bat izan. Lehen esan bezala, ikasketak Europa mailara zabaltzea izan da helburua eta jakina zen horrek aldaketak ekarriko zituela. Batzuek aldaketak onuragarritzat jotzen dituzte, beste batzuk aldiz, guztiz kontra azaldu dira. Orain ez dira ematen lehen ematen ziren ikasgai berdinak eta hori gutxi balitz, metodologia zein ebaluazio sistemak guztiz aldatu dira. Read more…

Zure pribatasuna mantendu

Gaur egun, sare sozialak beste pertsonekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun tresnetako bat bihurtu dira. Sare sozial bakoitza ordea, mundu bat da eta bakoitzak bere funtzio espezifikoak ditu. Esaterako, Facebook-a zeure burua promozionatzea posible egiten duen sare soziala da, beraz, mundu profesionalean barneratzeko tresna baliagarria bihur daiteke. Read more…

%d bloggers like this: