Archive

Author Archive

Ba al dakigu sare-sozialen erabilerak ondorioak dakarzkiela?

December 22, 2010 Leave a comment

Gaur egun, bereziki, gazteen artean, sare-sozialak erabiltzea gero eta arrakasta handiagoa izaten ari da. Sare sozial horien artean gehien erabiltzen direnak Tuenti, Facebook, Twitter eta MySpace dira. Egia da, eta beraz kontuan hartzekoa, gazteen artean, hirutik batek behintzat, norberaren datu pertsonalak sare sozial batean eskegitzen dituela, eta horrek ondorioak ekarri diezaizkiola uste gabe. Horri INE-ren (Estadistikako Institutu Nazionala) datuak gehitzen badizkiogu, honako hau ikus dezakegu: Espainako familien %54 interneten sartu daitezkela eta horra sartzen diren adingabeko umeak (10-15 urteren bitartean) %85 direla. Gainera, ondorioztatu daiteke, sare sozial batzuek MySpace, besteak beste, webgunetik 90.000 adin txikikoen aurkako abusuak eragiten duten erabiltzaileak baztertu dituztela. Beraz, datu horiek guztiak islatzen dute benetan larritzeko moduko arazoa dela. Read more…

Higher English for Comunication ikasgaia

December 22, 2010 Leave a comment

Aurten lehenengo seihilekoan dugun ikasgaik interresgarriena, nire uste apalean. Pasadan urtean “English Skills I eta II” delako ikasgaietan ikasitakoa beharrezkoa da, ikasgai hau, haien jarraipena baita. Irakasle desberdina dugu baina lan egiteko era berean jarraitzen dugu, konplexutasun eta exigentzia maila handiago batera egokitua, noski. “Higher English for Comunication” ikasgaiaren helburua, izen berak adierazten duen bezala, komunikatzen jakitea. Seihileko honetan erabiltzean ari garen liburua “Ready for IELTS” du izena eta hamalau ataletan banatuta dago. Liburu honen egilea Sam McCarter dugu, eta liburuaren argitaletxea Macmillan da. Read more…

Categories: English Language
%d bloggers like this: