Archive

Archive for June 1, 2012

Henry Moore

Henry Moore, 1898. urtean jaio zen, Castleford izeneko herri batean.
Bere aitak harrobi bateko ingeniaria zen eta asko gustatzen zitzaizkion musika, literatura eta artea, gerora bere semeen hezkuntzan eragingo zuena. Henry Moore-ek beste zazpi neba-arreba zituen “Henry Moore y el inquietante infinito” liburuak jakinarazten digun moduan.
Txikitatik, eskultore zaletasuna erakutsi zuen, baina bere aitaren desioak errespetatuz herriko eskolan ikasi zuen (1902-1910). Eskola honetan, buztina erabiltzen eta zura lantzen ikasi zuen, bere alorrean oso oinarrizkoa izango zena. Eskulturan zeukan trebetasuna ikusita, bere irakasleak artista bat bihurtzera bultzatu zuen nahiz eta bere aitak ez zuten nahi. Horrez gain, eskola honetan bere herriko eliza gotikoko eskulturak aztertzen hasten da eta hauetaz interesatzen.
1915-1916 urtean artean, bere herriko eskolan lanean hasten da maisu bezala, bere aitaren ametsa egi bihurtuz.
1917 ordea, Ingalaterra defendatzeko deitzen diote lehenengo mundu gerran, Moorek 18 urte zituelarik. Gerra honetan. Londreseko 15 erregimentuan hartu behar izan zuen parte eta Belgikan (Cambraieko gudan), eraso baten jaurtitako gasekin intoxikatu zen. Ondorioz Ingalaterrara bueltatu behar izan zen.
Gerra amaitu ondoren, Gobernuak emandako diru laguntzen esker, “Leeds-eko Arte Eskolan” izena eman ahal izan zuen.
Bi urte geroago, 1921-an hain zuzen, Henry Moorek beka berri bat eskuratzen du, oraingoan Londreseko “Royal College of Art” bere arteko ikasketak jarraitzeko. Hiriburu honetan “British Museum”-eko eskultura arkaiko eta klasikoak aztertzen ditu. Etapa honetan, arte mota desberdinengandik interesatzen da bere ibilbidean asko eragingo duena. Besteak beste, eskultura egiptiarra, etruskoa eta kolonaurrekoa aztertzen ditu eta Henri Gaudier-Brzeska bezalako artistengandik interesatzen da.

1925ean Moorek Paris, Italia eta Espainia bisitatzen ditu,eta bertan berpizkundetik kubismoraino estiloen obrak aztertzen ditu. Arte primitiboa, klasikoa eta lehen modernitatearen eraginak berriro aztertuko ditu Moorek, humanismoz beteriko estilo pertsonala sortuz. Bertan, “Miguel Angel”-en eskultura ugari aztertzen ditu, hau bere ereduetariko bat izanik. Etapa honetan, Royal College of Art”-eko maisu izendatzen dute eta gorputz osoko lehenengo eskulturak egiten hasten da.
1926an bere lehengo erakusketa egiten du. “Saint Georges” galerian errealizatzen du eta puntu honetatik aurrera, hainbat erakusketa burutzen ditu bere artea aldatzen doan heinean. Honek guztiak, oso famatu egiten du eta ondorioz makina bat sari eta kargu eskuratzen ditu. Hauetariko batzuk dira:

• Leeds-eko unibertsitateko ohorezko doktorea (1945)
• Veneziako eskulturaren sari internazionala (1948)
• Londreseko Unibertsitateko ohorezko doktorea (1953)
• Cambridge unibertsitateko ohorezko doktorea (1959)
• Oxford unibertsitateko ohorezko doktorea (1962)
• Ingalaterrako arte kontseiluko partaide (1963)
• Umberto Biancamano saria (1973)

Bibliografia:

  • Joan Pratsdel Marquet. Galeria Joan Prats – Retrieved  from: “Henry Moore y el inquietante infinito” (1979) ( 27/06/2012)
  • John Hedgecoe. Collins & Brown- Retrieved from: “A monumental vision: the sculpture of Henry Moore” (1998) ( 27/06/2012)
Categories: Uncategorized
%d bloggers like this: