Home > Basque Language, Languages > Nickelback: Biografia

Nickelback: Biografia

Gure taldeko artikulua Nickelback taldearen inguruan egingo dugu. Kanadako talde hau 1995an sortu zen, Hanna herrian, Albertan, eta harreskero jarraitzaile ugari izan ditu. Hori dela eta, taldea eta hau psatzen duten kideen informazioa zabalduz joan de Interneten bidez; baina, oso sarritan gertatzen den bezala, ez dago talde honen inguruko informaziorik euskaraz edo, egotekotan, ez da oso zehatza eta luzea ere.  Hau izan da Nickelback taldeari buruzko artikulua idazteko zergati garrantzitsuena.

Artikulu hori burutzeko, hainbat iturri eta erreferentzia jarraitu eta erabiltzea beharrezkoa dugu; horietako bat da Enyclopedia of World Biography web orrialdean aurki dezakeguna.

Ugariak izan daitezke orrialde edo informazio iturri bat lana egiteko egokiak direla pentsatzera eramaten dizuten arrazoiak: zelako luzeera duen, batzen duen informazioa sinesgarria izatea,  bilatzen diren datuak argi azaltzea… Horietako artikulua dugu aipatutakoa, World Biography-n argitaratutako.

Zergatik aukeratu dugu artikulu hau?

Hasteko, hasieratik argi uzten du Nickelback musika taldeaz egiten duela berba artikuluak; taldearen datuak agertzen zaizkigu, non sortu zen, non, taldekideen izena…; ez du zalantzarako lekurik uzten. Jarraian, taldearen ibilbidea aurkezten digu, ondoren zehaztasun osoz ematen digu aditzera taldeak izan duen ibilbidea.

Datuak zehaztasun handiarekin ematen ditu artikuluak; xehetasun hau lortzeko data zehatzak ematen dituzte, izen propioak izendatzen dituzte eta taldekideen bizitzen gertakizun konkretu batzuk ematen ditu ezagutzera egileak.  Artikulua aukeratzeko beste arrozio bat bere osotasuna izan da; oso ondo dago garatuta, itxura ondo mantentzen du, hizkuntza formal batean dago idatzita, baina aldi berean ulergarria dena (izan ere, aipatu beharra dago ingelesez dagoela idatzia)… Gainera, parrafoetan dago banatuta, oso luzeak ez direnak, eta horrek erosotasunez irakurtzeko aukera ematen dio irakurleari, geldotasun hori kentzen diona.

Beste arrazoi bat artikuluak berak dituen erreferentzia eta informazio iturriak dira. Ugariak dira hauek; beraz, informazio askoren arteko batasun bat lortzen dela adierazten zaigu eta, ondorioz, ondo osatutako artikuloa dela esan dezakegu. Ezin dugu ahaztu atal bat egiazkotzat hartzeko informazio iturri ugari izan behar dituela, eta gure honek hamabi ditu.

Amaitzeko, esan beharra dago artikulu hau hartu dugula Wikipediak taldeari buruz ematen duen ingeleseko informazioan erreferentzia gisatzat agertzen zaigula. Bertan aurkitu dugu erreferentzia hau, beste 51en artean; horrek segurtasun bat ematen du, ondo landutako eta eraikitako lan bat egiteko izan baita erabilia.

ERREFERENTZIAK

About these ads
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: