Home > Web Communication > RSS: Informazio tresna paregabea

RSS: Informazio tresna paregabea

Internet informazioz gainezka dago, eta, gainera, hainbat dira argitaratzeko erabiltzen diren web komunikazio tresnak. Blog-ak izan ohi dira, ordea, informazio iturririk fidagarri eta emankorrenak. Seguruenik blog batzuen jarraitzailea zara, edota gai jakin baten inguruan argitaratzen denaren berri izan nahi duzu, horretarako egunero hainbat webgunetan sartzen eta edukiak bilatzen orduak ematen dituzu. Arakatze lan horretaz aspertuta? Informazioa argitaratu bezain laister jaso nahi duzu? Hona hemen RSS sistema.

RSS-a XML sisteman kodifikatutako web feed-ek (web iturriek) osotzen dute. Sistema honek eguneratuta dagoen informazioa igortzeko balio du. Hauek irakurtzeko, ordea, Praxisexperience blogeko Porque debes usar Google Reader y RSS Feeds sarreran aipatzen den tresna erabili behar da: “Feed reader-a”. Tresna honen bitartez guk aldez aurretik aukeratutako blogetan zer edo zer argitaratu bezain laister sarrera horren berri izango dugu. Argitalpen berrien zerrenda bat sortzeaz gain, gainera, argitalpenak kategoria ezberdinetan sailkatzen uzten du; irakurtzerako orduan informazio garrantzitsuenera joatea erreztuz.

Gracias a los agregadores RSS [Feed Reader-ak] se pueden obtener resúmenes de todos los sitios que se desee desde el escritorio del sistema operativo, programas de correo electrónico o por medio de aplicaciones web que funcionan como agregadores. No es necesario abrir el navegador y visitar decenas de webs. aiarpei erabiltzailea

Antonio Carbonero-k 6 formas de leer tus fuentes (desde la más tediosa a la más inteligente) post-ean informazio iturriak arakatzeko tresna eta era ezberdinak aztertzen ditu. Twitter eta Facebook tresnak, eta webguneak banaka bisitatzea desegokitzat jotzen dituen bitartean, RSS kudeatzaileak goraipatzen ditu, zergaitik? Batik bat arrazoi hauengaitik; hots, bizkortasunagaitik, erreztasunagaitik eta erabilgarritasunagaitik.

¿Para qué necesito saber todo esto? A través de un lector uno puede subscribirse a aquellas páginas que uno lee constantemente o a temas de gran interés sin tener que navegar por diferentes paginas. El interfaz es sencillo y da acceso a miles de artículos si así uno lo desea. Praxisesperience Blog-a

Nondik hasi? Hasteko Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren web orrialde hau irakurri, bertan RSS-a Internet Explorer eta Mozilla Firefox programekin erabiltzeko pausoak azaltzen dituzte. Internet erabiltzerik nahi ez baduzu, badaude Feed Reader lanak betetzen dituzten hainbat programa. Windows sistema operatiboan, adibidez, RssReader eta Feedreader. Linux-reako orrialde honetan programa zerrenda handi bat dute. Mac erabiltzen dugunontzat, bestalde, ondoren post honetan “TUM” erabiltzaileak Feed Reader batzuk aztertzen ditu. Doazen tokira doazelarik euren gauzak eukitzea gogoko duten pertsona horientzat RSS-a online irakurtzeko aukera ere badago, Google Reader edo Netvibes tresnen bitartez adibidez.

¿Qué es un lector? Un lector toma los titulares actualizados y los añade en diferentes categorías. Una vez pulsas en un titular, la pagina o información es presentada en la ventana del lector. Igualmente te da la opción de pulsar el enlace e ir a la página original del artículo. Praxisesperience Blog-a

RSS-a irakurtzeko erabiliko duzun programa erabaki ondoren, gustuko dituzun blog eta webguneak sartu behar dituzu. Batzuetan webguneek izaten duten RSS botoian klik egitearekin nahikoa izaten da, beste batzuetan, aldiz, lekuaren URL-a kopiatu beharra dago.

Azkenik, post-ak eta berriak irakurtzeko, programan sartzea besterik ez da behar, berak azken berriak bildu eta irakurtzeko prest uzten dizkizu, lagungarria, ezta?

Informazio gehiago nahi izatekotan: http://www.rss.nom.es/

Aipamenak
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: