Home > Social networks, Web Communication > Buruz buruko lehia: Twitter vs Facebook

Buruz buruko lehia: Twitter vs Facebook

Zer nahiago dute nabigatzaileek informazioa partekatzeko orduan? Twitterraren igoeraren ondorioz, Facebook-a bigarren planu batera pasa da, edo behintzat duela urte batzuk izandako arrakasta ez da horrenbestekoa. Facebookaren erabilera eraldatuta gelditu da Twitterraren eraginez, Zuckerbergen “boom” hori apurtu da arrakasta hori zatituta gelditurik. Izan ere, Twitterrari notizien betekizuna egotzi zaio, gustoko jende jarraitzearena, Facebooka batez ere lagunen artekaritzat gelditu delarik.

Erabiltzaileen parte-hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren web-zerbitzuak gero eta gehiago dira. Pil- pilean dauden sare sozialetatik Twitterr-a eta Facebook-a aztertzeari ekingo diogu. Bi komunikazio bide; ohiko sare soziala bata, microblogging- a bestea.Hori da finean Interneteko bigarren belaunaldian sartu gareneko seinale, web gune estatikoen apurketa, eta maiztasun handiko eguneraketak pairatzen dituzten web gune interaktibo eta bisualki erakargarrien eransketa. Web 2.0 deritzon azpiegituraren oinarrian sartzen gara gu, erabiltzaileok, sare sozialak zutik mantentzea ahalbideratzen dugunok, eta bide berean gizarte-sare zerbitzu batzuk besteak baino gehiago maneiatzearen eragileak garenok.

Ideiak aurkezterako edo jasotzerako orduan, eztabaidak sortzerakoan edota informazio garbia eta zehatza bilatzerakoan Twitterra dugu zalantzarik gabe egokiena. Bertan sustatzen dena ez da lagunen arteko harremana, baizik eta modu batean esanda, kalitatea, 140 karakteretan froga dezakegun sintesi kapazitatea, ezagutzera ematen den informazioa globalagoa baina ez horregatik iheskorragoa izanik. Bestetik une bateko informazioa ematen du; azken finean hori baita gure arreta pizten duena, notizia bat beste baten atzetik jasotzea. Beraz, sare bat baino, komunikazio bide bat da. Facebook-ak aldiz beste perspektiba bat aurkezten du; harremanetara zuzendua dago, iruzkinetara, argazkietara, ez doa begirada batez arreta hori bereganatzera.

Bestetik, askoz ere eraginkorragoa da mugikorraren bitartez erabiltzeko. Mobile Trends Records , 2011ko lehenengo erdian eginiko ikerketan argi gelditzen da erabiltzaileek sare sozialak dituztela nahiago. Sakelako telefonoetan liderrak sare sozialak izan arren, Twitterra eta Facebooka hain zuzen, Facebook ez zen izan jaun eta jabe, microblogging-a bai ordea, 297%ko igoera jasan baitzuen. Mark Zuckerberg-ren sareak 166% ko areagotzea izan zuen.Dena den, igoera horrek ez dauka gaur egun errealitate absoluturik, Facebook baita oraindik mugikorra erabiltzen dutenen artean sare sozial nagusiena. Hori adierazten du Janrain konpainiak eginiko azterlan batek.

Twitterrak ez dauka lagunen, edo dena delakoen onarpenaren beharrik komunikatzeko, beraz inpertsonalagoa da. Norbait jarraitzea ez du eskatzen bestearen erantzukizun bat. Facebookak ordea harremanaren bila doa. Bide desberdinak, baina ez horregatik bata bestea baino erabilgarriagoa. Informazio sistemetan dihardun IE Business School-en irakaslea den Enrique Dans-ek hauxe dio (bere blogan oinarriturik) bata edo bestea aukeratzeko eskatzen zaionean:

Aunque le doy la atención que merece el hecho de que el facebook suponga la segunda fuente de tráfico para mi blog, es en realidad para mí una vía de salida, no de entrada de información. El caso de Twitter, tercera fuente de tráfico para esta página, es completamente distinto. En mi uso diario de Twitter absorbo una cantidad muy superior de información a traves de personas a las que sigo aunque no necesariamente las conozca, efecto que se extiende con los retweets de esas personas y con el manejo de algunas listas. A pesar de la importancia evidente de Twitter como vía de salida de información (envío a Twitter todo lo que escribo y bastantes cosas más), su papel como absorción o entrada de información es decididamente más importante. Y además, cuenta con un indicador de relevancia en forma de trending topics que permite, tras eliminar los memes, el spam político y a las sempiternas Beliebers, tomar un pulso rápido a la actualidad. Para mí, un uso completamente diferente y, es más, poco relacionado o comparable entre sí”

Beraz, bata edo bestea erabiltzea, biak erabiltzea, hori bakoitzaren esku dago, norbanakoaren errutinaren araberakoa, gustuek baldintzatua…

ESTEKAK:

Enrique Dansen bloga (azaroak 7, 2011) “Twitter frente a Facebook: influencia y relevancia”. Jasoa: azaroak 24, 2011. Nondik: http://www.enriquedans.com/2011/11/twitter-frente-a-facebook-influencia-y-relevancia.html

Periodismomóvil (abuztuak 1, 2011)”Facebook Sigue Siendo el Rey en los Móviles”. Jasoa : azaroak 24, 2011. Nondik:  http://www.clasesdeperiodismo.com/movil/facebook-sigue-siendo-el-rey-en-los-moviles/

Frédéric Filloux (azaroak 7, 2011) “Does Twitter have more influence than Facebook?”. Jasoa: azaroak 24, 2011. Nondik:  http://www.guardian.co.uk/media/2011/nov/07/twitter-facebook

  1. December 30, 2011 at 1:09 pm

    Nire ustez Facebook-ek dauka irabazteko aukera gehien, izan ere Twitterrek baino askoz aukera gehiago eskaintzen ditu, argazki eta ezarpenetatik haasita, mugatuta ez dauden testuetaraino. Hala ere erabilera ezberdinetzakoo sortuak izan dira, eta Twitterrek ere zenbait hobekuntza eskaintzen ditu, adibidez, Trending Topic edo “celebrities” guztiekin zuzeneko jarraipena izatea (nire ustez Twitterren erabiltzaileen ezaugarririk gogokoena).

  2. Miriam Aldazabal
    January 13, 2012 at 10:16 am

    Niretzat ere Facebook-ek aukera gehiago ditu irabazteko, Twitter-ek ere ezaugarri erakargarriak eduki arren, lehenengoarekin hainbat ezarpen erabili zenitzake eta bigarrena, aldiz, mugatuagoa dela esan daiteke.

  1. No trackbacks yet.

Leave a comment