Home > Social networks, Web Communication > Zer dira sare sozialak eta identitate digitala?

Zer dira sare sozialak eta identitate digitala?

Sare sozialak entzun eta internet etortzen zaigu gogora gehienoi, baina sare sozialak internet baino lehen ere bazeudela dio Gorka Juliok. Bere hitzetan:

Sare sozialak harreman sozialen sareak dira eta harreman horietan lotura gogorrak eta lotura arinak bereizten dira. Lotura gogorrak lagunekin, familiakoekin… garatzen ditugu eta arinak aldiz informazioa garraiatu edo komunikazio ekintza bat garatzeko baliatzen ditugu.

Hemen erantsi dut Gorka Julioren esteka: http://teketen.com/aurkezpena/  Gorkak web garapena, tresna sozialak, sare sozialak, mugikortasuna, e-irakaskuntzak izan ditu lan lerro nagusienak.

Sare sozialak interesak edo zaletasun komunak konpartitzen dituzten komunitate birtualak dira. Interneten nabigatuz erabiltzaileek beraien identitate digitala sortzen dute haien nahierara, berau oso interesgarria da nerabeentzat. Ezagunetarikoak Tuenti, Myspace eta Facebook dira. Hauek sare sozial irekiak dira, non partaideek bata bestenganako sarrera librea duten.

  • Ondorengo bideoan facebookaren inguruko informazioa azaltzen da.

Hain zuzen bata besteenganako sarrera librea izateagatik argi ibili behar gara zer eta non jartzen dugun, izan ere, sarean badira hainbat arrisku eta horiek saiezten ikasi beharko genuke. Internet BitDefenderrek, segurtasunerako emaitzak ematen dituen proveedoreak iruzur berri batez oharrarazi gaitu. Facebookeko iruzur honek erabiltzaileei haien sarrera datuak eskatzen dizkie. Facebookeko arduradunen gezurrezko eskari batean erabiltzaileek haien kontuko sarrera datuak konfirmatu behar dituzte, honela hackerrak erabiltzaileen sarrera datuak eskura ditzakete. http://www.consumer.es/web/es/tecnologia/2011/10/07/203881.php

Sare sozialak modu didaktikoan erabili daitezke ere. Oso interesgarriak dira irakasleagoaren artean komunikazioa eta eztabaida suspertzeko. Ikasteko tresna informalak dira eta erraztasun handiz zabal daitezke berriak. Sare sozialek elkarbizitza lantzen dute eta gainera komunikazio erraztasun handiak eskeintzen dizkigu, denok gaudelako orrialde berean. Ikasgai bakoitzeko taldeak sor daitezke, lanak bertan argitaratu, etxerako lanak bidali etab. Beraz, hezitzaileak tresna horietara gerturatzen badira eta gaztetxoei tresna horiek egoki erabiltzen irakasten badiete, ikaskuntza prozesuak hobetzeko aukera berriak eta egokiak izan daitezke.

Xabier Mujikaren esanetan, IKT programa hezkuntza sailekoa, sare sozialak ez dira berez kaltegarriak, baina, arriskutsuak izan daitezke eman diezaiekegun erabileraren arabera, beste jardunbide askotan bezala. Beraz eta hasteko, ez genituzke baztertu edo debekatu behar, ikasketa sozialerako eta hezkuntzarako dituzten ahalmenak kontuan izanik.

Artikulu honetan(http://www.hikhasi.com/artikulua/1675) hainbat irakasle ezberdinen iritziak ematen dira. Bertan azaltzen dute ikasketetan web guneak erabiltzeraen abantailak.

Erreferentziak:

About these ads
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: