Home > Basque Language, Languages > Hizkuntzen arteko ukipena ugarituz doa globalizazioaren erruz

Hizkuntzen arteko ukipena ugarituz doa globalizazioaren erruz

Hizkuntzak eta hiztunak harremanetan daude, gizarte mailako arrazoi ezberdinak direla medio, herriek topo egiten dutelako. Munduan 6.000 hizkuntza inguru daude eta 200 estatu; beraz, hizkuntza ofizialez gain, asko izan daitezke herri bateko hizkuntzak eta ondorioz, munduko hizkuntzak ez dira isolatuak, ukipenean bizi dira. Hizkuntzen arteko harremanak zuzenak dira eta esan dezakegu mundua kokagune desberdinetan eleaniztuna denez, hizkuntza komunitateak etengabe gainjartzen direla. Ricardo Tavares-en esanetan:

La riqueza del idioma no tiene fronteras, y cada país revela su historia y realidad cultural cuando habla. Nada queda oculto.

Gainera, hizkuntzen arteko ukipena ugarituz doa globalizazioaren erruz. Garraio modernoek eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek produktuen, biztanlerien, ideien edota jakintzen mugimenduak errazten dituzte, eta hizkuntza-ukipena ere bai.

Hizkuntza bat, herri baten kulturaren goreneko espresioa da eta beraz, hizkuntza bat zabaltzen denean berarekin batera karga kultural handi bat darama inguruko kulturetan eragina izanez. Hala ere, ukipenean dauden hizkuntzak beti daude lehian eta egoera hau larritzen duten prozesuek ez dute batere laguntzen, diglosia bezalako prozesuek adibidez. Joshua Fishmanen ustez, diglosiarik gabe, esan nahi baita hizkuntza-funtzioen banaketarik gabe, orekatutako elebitasun sozial egonkorra ezinezkoa da. Izan ere, norbanako elebidun orekatuak sortzen dituen gizarteak bi hizkuntzetatik bat baztertuta utziko du, funtzio-multzo batentzat eta berarentzat bi hizkuntza behar ez dituelako. Mackeyk ere esaten zuen komunitate elebidun independenteak ez duela elebiduna izateko arrazoirik.

Euskal Herriaren kasuan, euskaldunak erdara ikastera behartuak izan dira eta erdaldunak euskara ikastera, aldiz ez, nahiz eta garai batean Euskal Herriko gune batzuetan bizitzeko, euskara ikastea beharrezkoa zen. Hemen, euskara, gaztelania eta frantsesa ukipen-hizkuntzak dira, baina euskara gutxiengoaren hizkuntza bilakatu da denborarekin; gaztelania edo frantsesa, aldiz, kanpotik etorri dira eta gehiengoaren hizkuntzak bilakatu dira, funtzio eta esparru formalez gain, funtzio eta esparru informalak bereganatuz euskaldunek euskara galtzen duten neurrian. Horrela, hizkuntzen arteko harremanak direla eta, gauza jakina da hizkuntza asko desagertzen ari direla eta badirudi ehunka joango direla betiko hurrengo urteetan, eta euskararen kasua ez da aparteko kontu bat.

ERREFERENTZIAK:

About these ads
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: