Home > Arts, Humanities > Gaur egungo arte hauslea: BANSKY

Gaur egungo arte hauslea: BANSKY

Bansky berak esan zuenez: 

“A wall is a very big weapon. It’s one of the nastiest things you can hit someone with.”

Bansky kaleko artista bat da, poesiaren terrorista, irudi-aztoratzailea. Bere artea graffitietan, stencilsetan eta hiriguneetako instalazioetan oinarritua dago. Baina arte honek helburu sakon bat ere badu: gaur egungo gizartea asaldatzea eta kapitalismoa, boterea duten erakundeak, gerrak, eta abar kritikatzea irudi eta hitz politen bidez. Beraz, Bansky gaur egun aurkitzen hain zaila den irudimena garatzen du, gizartea esnatu dadin, aldaketaren hazia ereituz.

Bere bizitzari dagokionez, oso gutxi jakin ahal dugu bere benetako izena ezezaguna baita. Hala ere, 1974an jaio omen zen Bristolen, Ingalaterran. Uste denez, bere izena Robert edo Robin Banks izan ahal da, baina zurrumurruak baino ez dira hauek.

Bansky “Add Jammers” mugimenduaren barruan hasi zen bere nortasuna bilatzen, beste graffiteroengandik desberdintzen eta bere pentsamendua ezagutarazten. Mugimendu honek publizitate irudiak desitxuratzen zituen, gehienetan mezuak politiko bihurtuz, esanahi desberdina izan zezaten. Euskadin, adibidez, aspaldi modan jarri ziren “Nikez” kamisetak (“Nik-ez”), Nike markari parodia eginez. Banskyren lan asko publizitate paneletan daude eginda, edo kaleko elementuetan oinarritzen dira horiei kritika eginez.

Bere lehen urteetan, Bansky bere jaioterriko kaleak eta parkeak arratoiez bete zituen. Arratoi bakoitza egoera desberdinean zegoen: oinezkoak kamerekin filmatzen, musika entzuten, anarkiaren ikurra bat margotzen… Banskyk berak esan zuen bezala:

It’s a very frustrating feeling you get when the only people with good photos of your work are the police department.

Une honetatik aurrera, Banskyk leku guztietan uzten du bere arraztoa, batez ere stencil teknika erabiliz (txantiloi batean irudia marrazten eta mozten da, gero gainetik pintura ematen da eta azkenik, txantiloia kentzean, nahi genuen irudia lortzen dugu), graffitia baino askoz azkarragoa da eta. Honela, artista hausle honek bere etika-poetikoa garatzen du hirietako kaleetan, sekulako lirismoz betetako satirekin: elkar musukatzen ari diren poliziak, segurtasun kamerak apurtzen dituzten txoriak, indigenak erosketarako orgekin, loreen artean korrika egiten duten soldaduak… Mundu osoko herriak bihurtu dira bere mihise: Londres, San Francisco, Barcelona eta abar.

Beste alde batetik, Bansky hain ezagun bihurtu duten ekintza-atentatuen artean mundu guztiko museoetan mozorrotua sartu izana da, ezkutuan bere lanak eskegitzeko. New-Yorkeko MOMAn, Londreseko Tate Modernen… Horrez gain, Disneyland parke tematikoan Guantanamoko preso baten itxura zuen panpina puzgarri bat erakutsi zuen, kartzela kubatar honen giza eskubideak urraketa salatu nahi baitzuen. The Simpsons marrazki bizidunetan ere agertu zen: sarrerako kredituetan Springfieldko hiria graffitiz betea ikusten da, Bartek klaseko arbelean:

I must not write all over the walls.

Idazten ari da, eta familia osoa sofan eseri eta gero lantegi asiatiko ilun bat ikusten da eta hango langileek hildako animaliak erabiltzen ari dira The Simpsons-eko produktuak egiteko. Horrek eztabaida handia eragin zuen, programaren produkzio zati handi bat Hego Koreako konpainia batek egiten duelako, eta Fox kateari iseka egin nahi zion.

Azkenik, Bansky bere lana eta bizitza batu eta liburu eta film batzuetan laburtu ditu jende guztiak bere pentsamendua ulertu ahal dezan. Hala eta guztiz ere, Ingalaterran “Keep Britain Tidy” erakunde ingelesa bere bila dabil bandalismoaz akusatu dutelako, beraz bere benetako izena ezeguna izaten jarraitu behar du. Baina Bansky Interneteko artista ezezagun ezagunena dugu eta bere lan sailkaezinak beti eragingo ditu borroka etikoak eta estetikoak.

(Hemen duzue Camden-en, Londresen, erositako kamiseta Banskyren graffiti batekin)


- Banskyren web horri ofiziala 2011-10-31an hartuta: http://www.banksy.co.uk/

- Sebastián Vazquez (2008.06) El aerosol es un arma cargada de futuro. Colectivo La Tribu-n, Viva La Radio-ren web horrian, 2011.10.31an hartuta, hurrengo horritik: http://www.vivalaradio.org/comunicacion-alternativa/grafica-TV-espacio/07banksy.html

- Art Of The State, Bansky Street Rats 11. 2011.10.31an hartuta, hurrengo web horritik: http://www.artofthestate.co.uk/banksy/Banksy_photos_thumb_011.htm

- Art Of The State, Bansky. 2011.10.31an hartuta, hurrengo web horritik: http://www.artofthestate.co.uk/banksy/banksy.htm

- Baiona, “Nik ez” argazkia. 2011.10.31an hartuta, hurrengo web horritik: http://www.baionak.com/baiona1/pages/nik%20ez.htm

- Banskyfilm (2010.10.10) Simpsons. Youtuben, 2011.10.31an hartuta, hurrengo web horritik: http://www.youtube.com/watch?v=DX1iplQQJTo&feature=player_embedded]

About these ads
  1. Jon Mentxakatorre
    December 13, 2011 at 1:07 pm | #1

    Lan bikaina Banskyrena, eta post ikaragarria zurea, Laura!

    Artista honek oihartzun handia du, benetan. Behin bere obrari buruzko aipamen eta ‘erakusketa’ ikusi nuen ‘Saber Y Ganar’en.

    Asko gustatzen zaizkit hormetan ondo marraztu eta margozten duten pertsonak, izan ere, “a wall is a very big weapon” eta euretan egiazko mezu garrantzitsuak helaraztearen alde nago.

    • December 15, 2011 at 2:53 pm | #2

      Zurekin guztiz ados nago Jon. Banskyren web horrian bere lanak ikusi ahal dituzu (http://www.banksy.co.uk/). Horrez gain, benetan interesa baduzu, Banskyren dokumentala ikustea gomendatzen dizut, “Exit through the gift shop”. Artista honen garapena ez ezik, beste kaleko artista pare baten lana agertzen da eta amaiera nahiko ezustekoa da! Ziur nago barre egin eta interesgarria topako duzula.

  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: