GAZTEAUKERAren interneten erabilera
Gazteaukera EAE-ko gazteei bideratutako ataria dugu. Helburutzat gazteoi informazio erabilgarria helaraztea du; hala nola gazteontzako abantailak, zozketak, laguntzak, aisialdirako proposamenak eta beste hainbat aukera. Izatez, Euskadi.net Euskadiko Administrazioen atariak sortutakoa da, gazteoi zehazki bideratuta.
“Gazteek ordu gehiago ematen dituzte interneten nabigatzen telebista ikusten baino” (El Pais, 2007).
Hau kontuan izanda, logikoa dirudi gazteei bideratutako webgune baten promozio handiena interneten bidez egitea. Social Media Marketing izenez ere ezagutzen da ere sarean ezagutarazteko teknika.
“Zer tresna dauden baliagarri ulertzea eta era eraginkorrez erabiltzen jakitea da arrakasta lortzeko gakoa Social Media Marketing-ean.” (Jacob Morgan).
Badirudi webgune honek hori ulertu eta kudeatzen jakin duela. Guzti honengatik aztertuko dut Gazteaukera-ren Web komunikazio plana.
Gazteaukera-k modu ezinhobean kudeatzen du bere interneten aurkezteko modua. Hainbat euskarriren bitartez lortu du haien informazioa guztioi interneten bidez helaraztea. Horregatik aukeratu dut nire Web Komunikazio plana aurkezteko. Hala ere ezin dugu ahaztu internet oso dinamikoa dela, eta harengatik onena lortzeko harekin batera egin behar dugula aurrera.
The truth is the answers to these questions keep changing, because we are only beginning to understand how to harness social networks to unlock the Web’s true potential. We are learning, day by day. (Neil Rodriguez)
Nire iritsiz, atari honek modu bikainean kudeatzen ditu baliabide teknologikoak eskuragarri dituen informazio eta eskaintzak euskarri ezberdinen bitartez helarazteko.
Beraz, sarrera honen bitartez wikira sartu eta lana ikustera gonbidatzen zaituztet, nahiz eta oraindik bukatu gabe dagoen.
ERREFERENTZIAK
- El Pais, 15/11/2007. Los jóvenes eligen internet, (http://www.elpais.com/articulo/internet/jovenes/eligen/Internet/elpeputec/20071115elpepunet_2/Tes)
- Neal Rodriguez, 2010. Forbes. Ten Myths About Social Networking for business, (http://www.forbes.com/sites/nealrodriguez/2011/08/10/ten-myths-about-social-networking-for-business/)
- Jacob Morgan, 2008. Bussiness Exchange, http://bx.businessweek.com/social-media-marketing/blogs/page103/
ESTEKAK
- Gazteaukera. www.gazteaukera.euskadi.net
- Nire txostena. http://wiki.littera.deusto.es/en/index.php/User:Ainarabilbao/wct1112/wcplan
ARGAZKIA
Argazkia.- http://www.gazteaukera.euskadi.net/images/r58-logo-gazteaukera_es.gif