Zure pribatasuna mantendu

Gaur egun, sare sozialak beste pertsonekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun tresnetako bat bihurtu dira. Sare sozial bakoitza ordea, mundu bat da eta bakoitzak bere funtzio espezifikoak ditu. Esaterako, Facebook-a zeure burua promozionatzea posible egiten duen sare soziala da, beraz, mundu profesionalean barneratzeko tresna baliagarria bihur daiteke.

Hau guztia oso ondo dagoen arren, kontutan eduki behar da norberaren datu pertsonalak interneten edonoren begi-bistan jartzeak ekar ditzakeen eragozpenak.  Sare sozialek aukerak ematen dituzte norberaren pribazitatea norbanakoak nahi duen modura ezartzeko, baina hala eta guztiz ere, oraindik bide luzea dago pribatua izatea nahi duguna pribatu izatea lortzeko. Baina hau ez da aitzakia bat, izan ere, norberaren datu pertsonalak pribatu izatea norberaren intereseko da, hau da, norbanakoa da bere informazioa edonon azaltzea nahi ez duena, hori interesatzen zaiona, eta are gehiago, informazioa modu desegoki batean erabilia izanez gero kaltetua izango den bakarra.

Askotan, sare sozialetako erabiltzaileek ez dituzte pribatasun ezarpenak eurek nahiko luketen bezala jartzen, tresnak ezagutzen ez dituztelako edo beharbada interes falta hutsarengatik, izan ere, benetan pribatasun ezarpenak modu egoki batean jarri nahi dituenak informazio apur bat aurkitzen saiatzea nahikoa da tresnak modu egoki batean erabiltzen jakiteko.

Arrazoiak arrazoi, tresnak ongi erabiltzeak zure datu pertsonalak web orri, blog edota foroetan zehar ibiltzea ekidin dezake. Egia da batzuetan pribatasun ezarpenak egokitzea apur bat konplikatua izan daitekeela, baina zure informazioa modu desegoki batean ez erabiltzeko hainbat pausu sinple jarraituz nahikoa izango litzateke. Lehenik eta behin, ez fidatu lagun eskaera bidaltzen duten erabiltzaile denez, hau da, ez badu norbanakoak ezagutzen ez onartu eskaera.

Bestalde, perfil faltsuak asko dira, beraz, kontuz ibili gezurretan ibiltzen diren pertsona horiekin. Jakina da argazki sexy edo erakargarri batek askoz ikusmira handiagoa sortzen duela, beraz, “erakargarriegia” den norbait onartu nahi bada edo berak onartua izatea izan nahi bada komenigarria izango litzateke ahal den guztia egitea perfil hori faltsua den ala ez ziurtatzeko.  Pribatasun ezarpenetan zure profileko datu pertsonalenak zure lagunek eta zure lagunen lagunek ikusteko moduan jartzea errore bat da, izan ere, zaila da jakitea ziurtasun osoz zure lagunek ze irizpide jarraitzen dituzten euren lagunak hautatzeko eta beraz, zure lagunen lagunak ez dira beti zure ezagunak izango.

Argazkiei dagokionez ere, kontuz ibili behar da. Egun, sare sozial askok lagunen artean talde ezberdinak egiteko aukera ematen digute, modu honetan, zenbait lagunei gauzak ezkuta diezazkiegu. Esaterako, agian ez duzu nahi zure eskolako lagunek zuk asteburutan egiten duzunaren berri izatea.

Ohar sinpleak diren arren, baliagarriak dira eta behar bada ezbeharren bat baino gehiago saihestuko dizkigute.

Sarrera hau idazteko erabili ditudan informazio iturriak honako hauek dira:

About these ads
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: