Home > Social networks > Sare sozialak daudenetik ze informazio mota usten dugu e-mailerako?

Sare sozialak daudenetik ze informazio mota usten dugu e-mailerako?

Posta elektronikoari buruzko informazio orokorra eta bere erabilera azaltzeko dokumentu (pdf) honetara joko dugu. Hau Infoconsumok argitaratua da.

Ondoren, posta elektronikoaren  marrazki bat jartzen dut , hau da, ikus dezazuen nolakoa izan daitekeen posta elektroniko bateko argazkia. Baita ere oso ondo erakusten duen moduan eta oso sinbolikoa den bezala, sobre baten barnean dago, hau da  barrukoa ezin du edonork irakurri. Normalean pribatuak dira baina kontu handia izan behar da beste kasu batzuetan, norbaitek kontuko kode sekretua ostu eta edozer irakur dezakeelako nahiz eta hori orokorrean ez den gertatzen, gerta daiteke.Toki honetatik hartutako informazioa da bertan legeak zer esaten duen irakur dezakegu.


Honetan , idazten den informazioarekin kontu handia izan behar da. Gehien bat, non eta zer idatzi , baita ere nork irakurriko duen informazio mota hori.

E-mail batean, norberak nahi duen informazio guztia idatz dezake. Idazten duenak badaki idazten duen hori inork ez duela irakurriko jasotzaileak baino. Bestalde  sare sozialetako mezu pribatuetan ere antzekoa da, norberak nahi duena idazten du eta normalean besteek jakitea nahi ez den zerbait izaten da, horrela izan ezean horman idazten baita.

http://en.wikipedia.org/wiki/E-mail_privacy

Esan beharra dago, horman idazten dena ez dezan inork irakurri zure lagunek izan ezik ere jarri  daitekeela pribatotasunarekin, baina zerbait pertsonala edo inork jakitea nahi ez den zerbait idatzi behar bada, hobeto da mezu pribatu edo e- mail bidez idaztea.

Laburbilduz  zerbait pertsonala esateko  hobeto da mezu pribatu bat bidaltzea eta egunerokotasuneko zerbait baldin bada horman idaztea hobe da.Baina kasu batzuetan gertatu izan den bezala, zure kode sekretua asmatu dezakete eta edonork irakurri zure informazio pribatua. Normalean hau ez da gertatzen baina badira kasuren bat edo beste.

Pribatutasunaren arabera, facebook-eko pribatutasunari buruzko artikulo bat aurkitu dut eta oso interesgarria iruditu zait guztiok jakin dezagun zerbait gehiago facebook-ari buruz. Bertan facebook-ak izan ditzakeen alde izkutuak ere ikus daitezke bideo batzuen bitartez.
Bestalde, Facebook-en asmatzaileak esandako hitzak bildu ditu Gari Araolazak.Hauek izan ziren bere hitzak:
http://eibar.org/blogak/teknosexua/archive/2010/01/25/facebook-eta-pribatutasuna 

Amaitzen asteko, esan beharra dago pribatutasunaren arabera seguruagoa dela mezu pribatua edo e-mail erabiltzea nahiz eta noizbait arazoak izan diren.
Azkenik kontua izan behar da pribatasunarekin. Horretarako ahalik eta kode sekretu zailena jarri behar da   inork inoiz asmatu ez dezan eta zure informazio pribatua lau haizetara zabal ez dezan.
ITURRIAK:
  1. Gari Arazola 2010/01/25. Kontsultatua 2010eko azaroaren 12-an.   http://eibar.org/blogak/teknosexua/archive/2010/01/25/facebook-eta-pribatutasun
  2. E.iturria 2010/05/06. Kontsultatua 2010 azaroaren 12-an.  http://zuzeu.com/2010/05/06/facebook-eta-pribatutasuna/
  3. Makina erremintaren institutua. Kontsulta 2010 azaroaren 12-an. http://www.imh.es/dokumentazio-irekia/manualak/facebook-sare-sozialak-erabiltzaile-eta-enpresentzat/taldeak-facebook-en/zer-da-facebook-eko-talde-bat-eta-zertarako-balio-duen/view?set_language=eu
  4. David Martinez Perez. Orain dela sei hilabete eraldatua. Kontsulta 2010 azaroaren 12-an. http://www.slideshare.net/dabidmpc/pribatutasuna-eta-sarea
  5. Wikipedia 2010/10/28 an eraldatua. 2010/11/12 an kontsultatua. http://en.wikipedia.org/wiki/E-mail_privacy
About these ads
Categories: Social networks Tags: ,
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: